1. |
Zulobegi
03:11
|
|||
Hankazpiak hondar bustitan
ia hondoratzen hasita
behatz artean urtu zitzaizun
izozkiari haginka
Marea belaunetan gora
igoz denbora desegin
beharrak geldi lotu eta
urperatu zaitu berdin
Zeren
egarriz?
Gezur
haragiz.
Atertu artean itxaron
eta estali gabeko
zulobegiak zabal dituzu
uholdeak askatzeko
Putzuak biriketan, larrua
tente, eztarria gazi,
azala beratu gabe ezin
da igerian ikasi
Zeren
egarriz?
Gezur
haragiz.
Ez gaitu hartzen loak
nola esna gaitezke?
Hondartzak galtzerdian
eta putzuak lorontzian
Ez gaitu hartzen loak
nola esna gaitezke?
Goizegi berandutu arren
garaiz da agian.
|
||||
2. |
Erre bidiak
02:59
|
|||
Azken bidaia ez
azken posea ez
al da soberan?
Azken esaldia ez
azken akordea ez
al da soberan?
Sumendiak amesten hitz erraustuetan
su hartu ahala,
arrazoia duten
disonantzi guzti hauek bezala
negu gordinean
Eta ez ote naizen
beste zerbait,
edo ez ote naizen
hau besterik
Azken ordua ez
azken keinua ez
al da soberan?
Azken mamua ez
azken damua ez
al da soberan?
Zauri isil baten indarrez loratzen
ke eta amago,
ispilu honek baina ba al daki benetan
murruaz haratago?
Negu gordinean
Eta ez ote naizen
beste zerbait,
edo ez ote naizen
hau besterik.
Errepidiak erretako bidiak
dira atzera begira
|
||||
3. |
Keroseno begitten
02:41
|
|||
Arin akabaten da
mundue arin-arin
txoritxu han lotu da
txistuke bakarrik
Han lotu da
Argik biztute euritten
keroseno dekozu
keroseno dekozu
keroseno begitten
Han lotu da
Bixi zaittez astiro arren
Arin akabaten da
mundue arin-arin
|
||||
4. |
Atalase
02:38
|
|||
Ur azpian ari naiz
etsipenez ta nahiz
ta hare bustian
hondoratzen naiz maiz
Gauaren erdian
bihotza irentsi zait
ta nor da orain hemen
dagona nere zain?
Ur gardena pozoin
ta barruan bi oin
ze itzal ta ze soin
ya berandu da oin
Sugemiztoa dut
atzetik dantzaka
arriskua eskutan
berriro hazkaka
Nora ezkutatzen naiz gau mutuan?
Eromena esnatzian lur mortuan
Nora agertzen dira otso denak?
Gosez eta egarriz datozenak
|
||||
5. |
Thélxis I
01:32
|
|||
Ez galdetu
nora noan
abandonatu naiz eten une batez
Ez asmatu
nola noan
lilurak arin narama ahanzturara
Harrapatu egin banau
bere soak ta besoak ta basoak
Borondatea zirikatuz
nahasmen hotzetik liberatzen nauena
|
||||
6. |
Thélxis II
03:55
|
|||
Ezin dut alde egin
ertz eder hontatik
Desagertzen naiz
soinu eta formetan
azala zabaltzen zait
itzalekin nahasi naiz
pentsamendu labainak
goruntz egin dit jauzi
argiak ere ezin du ihes egin hemendik
Ezin dut alde egin
ertz eder hontatik
Desegiten naiz
leun sute mantsuan
benetakoa ta ametsa
lotzen diren lekuan
ikutu gabe azala ferekatzen dit hitzak
nigan den su hau baina, ba al da zerbait kanpoan?
Eta iraun nahi dut hari hontan
eta iraun nahi dut arriskuan
Gero!
|
Ginger Zarautz, Spain
Andrea /baxua
Nerea /gitarra, ahotsa
Jone /gitarra
Imanol /bateria
Abenduak 5 / Orio
Abenduak 15 / Bergara
Urtarrilak 27 / Bera
Streaming and Download help
If you like Ginger, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp