1. |
Arnasteko
04:08
|
|||
Mundua lo dago, baina jada ez du axola
gaua ez bada sartzen zure logelan
Mundua lo dago, baina jada ez du axola
gaua ez bada sartzen zure kulerotan
Hondamenaren hegian
biluzirik ginenontzat
beldurra horren da gose
dena eman dugu ontzat.
Neoiak itzali dira
zikatrizak espaloian
ezpainak busti ditut zure balkoian
Arnasteko
ito nazazu berriro!
Zertarako den bizitza
jakitera heldu nahiak
orbelak loratu ditu
ezinegonen garaian.
Zainak izoztu artean
irakin nazan berriro
ezpainak busti ditut zure balkoian
Arnasteko
ito nazazu berriro!
Errore gara aspaldi
bost pausu atzera eta
bihotza lehertu aurretik
Errore gara aspaldi
konplizeen begiradan
berpizteko zai
Arnasteko
ito nazazu berriro!
|
||||
2. |
Ixo!
03:33
|
|||
Underwater where I float
edges bind my ocean’s growth
to the obstacles I might find and hinder me in my way
I’m learning how to say stop!
Eztanda egin baino lehen
ego ta hegoen ezbaiek
demonioek haien inozentziarekin
dantzatuko naute
Ixo, ixo!
Mehatxu edo abixu
barne sena edo izu
Nor ari zait hizketan?
Agertoki eztian
eztenaren begiak
niri begira ditut
Ixo, ixo!
Eztanda egin baino lehen
ego ta hegoen ezbaiek
demonioek haien inozentziarekin
dantzatuko naute
Ixo, ixo!
|
||||
3. |
Blanquita
03:22
|
|||
Bea da Blanquita
de piel gastada
kea kea kea du begietan
Bizi da goian
en la cuarta
saltzen du behian bigarrenian
Nun dia loriak, maitia?
Me la robaron pa’ siempre
ze esnatu baino lehen
jada nere gañian zen
Baña orain jada bera da
aldapa goitikan hegaka
Blanquita ikusten da
herra ta amorruz pozointzen
Bea da Blanquita
la collicana
kea kea kea du begietan
Vende juguitos
suaves y ricos
zure bihotz urdingriserako
Nun dia loriak, maitia?
Me la robaron pa’ siempre
ze esnatu baino lehen
jada nere gañian zen
Jeistian beste alderako
saltzen abesten kontrako
navaja beti du gertu
si me viene, le rajo!
Baña orain jada bera da
aldapa goitikan hegaka
Blanquita ikusten da
herra ta amorruz pozointzen
|
||||
4. |
Toxic Lust
03:52
|
|||
Hey now it comes
the fire attack
It’s time to take it all
and push you down down
Again attack
how does it feel?
“Is that what you are wearing for the doctor?”
Nah Nah
And the lie that I desired for…
I will do what you want hun
and look how you want
I deserved it all, ‘coz i love you lord!!
Now I tremble when I feel your
staring eyes
breathe wise
I’m tired of us
that toxic lust
that’s not the fairy tale
that daddy told me
The toxic lust
unreal was
a vampire sucking all my wishes
damn that!
But the lie that
I no longer want
I can do what I want dumb
and look how I want
I deserve it all, lead my feet where i can’t fall
I don’t feel that darkness
anymore
Lier!
Abuser!
I found you!
I see you!
But the lie that
I no longer want
I can do what I want dumb
and look how I want
I deserve it all, lead my feet where i can’t fall
I don’t feel that darkness
anymore
Lier!
|
||||
5. |
Putzuzulo
04:37
|
|||
Zuloak eta hutsarteak
margotzeko faktoria bat
oihal zaharren zaporeaz
munduratzeko leihatila bat
Atzapar ta kaiola
zurrun guztitatik ihes
Ni izateko, zu izateko, gu izateko
Amets fabrika bat!
Zuloak eta hutsarteak
margotzeko faktoria bat
oihal zaharren zaporeaz
munduratzeko leihatila bat
Etxe baten tripetatik
bizitzak esnatzian
Ni izateko, zu izateko, gu izateko
Amets fabrika bat!
Udazken ezezagun batian
adreiluzko hitzez
diru usaineko zementuz
lapurtu ziguten
Jendea ta haien doteak
dantzatzeko melodia bat
Jendartea ta moldeak
transformatzeko dardara bat
Gogoa gogoz lehertzeko
ta ideiak auzolantzeko
Marea igota ere
dantzan da Putzuzulo!
Amets fabrika bat!
|
||||
6. |
Itzultzen banaiz
04:28
|
|||
Zementu lokatzetan malabaretan
pausu astunetan zoaz
eskuak belztuak jada putzu grisetan
helduleku belaunak
Iluntasuna gauez mundua isiltzian
arnasa lapurtzera dator
desioek beldurrak izutzian
ta zure beldurrak desiatzian
Arrotzena zu
Gau hotzenak su
Kontraesanen kaosa
beltza eta larrosa
Non dago irteera?
Non zen hasiera?
Zure gela hontako lohi zuri beltzian
zoramenaren ertzetan
Zurrunbilotan zabiltz letra etzanetan
bilakaerak idazten
zure burua harrapatzen dezu gezurretan
fikziozko amaieren irekietan
Iluntasuna gauez mundua isiltzian
arnasa lapurtzera dator
desioek beldurrak izutzian
ta zure beldurrak desiatzian
Arrotzena zu
Gau hotzenak su
Kontraesanen kaosa
beltza eta larrosa
Non dago irteera?
Non zen hasiera?
Zure gela hontako lohi zuri beltzian
zoramenaren ertzetan
Hesteak kate
uzkur heltzen naute
fantasia eta traiziozko
egi asmatuek
Inoiz aurkitzen banaiz
leihotik begira
barrua sumatzen izango da;
berriz ihesi egin beharrean
nire baitara itzultzeko,
nigana itzultzen banaiz.
|
Ginger Zarautz, Spain
Andrea /baxua
Nerea /gitarra, ahotsa
Jone /gitarra
Imanol /bateria
Abenduak 5 / Orio
Abenduak 15 / Bergara
Urtarrilak 27 / Bera
Streaming and Download help
If you like Ginger, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp